XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bazkide arrunt edo zenbakizkoen eta ekarpenen aitorpen eredua.

Urteko aitorpen eredua bi aletan aurkeztuko da, bata aitortzailearentzat eta bestea Administrazioarentzat eta aitorpenaren edukia osatzen duten datuak jasotzeko erabiliko diren laburpen orri batez eta barneko xehekapen orriez osatuko da.

2. Artikulua. - Euskarri magnetiko bidezko aitorpena

Ordenagailuak zuzenean irakurri ahal izango duen euskarri magnetiko bidezko aitorpen eredua, Pentsio Fondo eta Planen Erregelamendua garatuz onartutako baldintza eta diseinu fisiko eta lojikoen arabera egingo da.

Euskarriaren aurkezpena behar bezala beteriko laburpen orriaren bi aleak erantsirik egin beharko da.

3. Artikulua. - Gipuzkoako Foru Diputazioan aitorpena aurkeztera behartuak

Bazkide arrunten edo zenbakizkoen eta ekarpenen urteko aitorpena deiturikoa Gipuzkoako Foru Diputazioan Erakunde hauek aurkeztu beharko dute:

1. Borondatezko Gizarte Aurrikuspen Erakundeei buruzko urriaren 27ko 25/1983 Legeak eta ohiz Gipuzkoari egoiztaturik dauden bazkide arruntei buruz Lege horretako Erregelamendua onartzen duen otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuak ezarri baldintzak betetzen dituzten Borondatezko Gizarte Aurrikuspen Erakundeek.

2. Aurreko puntuan adierazitako Borondatezko Gizarte Aurrikuspen Erakundeetako bazkide babesleek:

a) Gipuzkoan egoitza fiskala dutenak, beren ekarpenak egin dituzten bazkide arrunt edo zenbakizko guztiei dagokionez, direla ala ez Lurralde honetan egoiztatuak.

b) Egoitza fiskala Gipuzkoatik kanpo dutenek, beren ekarpenak egin dituzten bazkide arrunt edo zenbakizko guztiei dagokionez beren ohizko egoitza Lurralde honetan dutenean.

4 Artikulua. - Aitorpenaren edukina

1. Borondatezko Gizarte Aurrikuspen Erakundeek aurreko artikuluko 1 apartatuan adierazitako bazkide arrunt edo zenbakizkoen zerrenda (...).